2020/09/18

2020-09-16 BARAZKIAK LANDATZEN HH5



 Kaixo aspaldiko bloga zaleok,

Gure aitona-amonei esker, Bitoriano eta Mari karmen, aurtengo ikasturtean ere ekin diogu baratzako lanetan. Beraiek baratza txukundu eta aholkuak eman ondoren, hasi ginen martxan. Ostegunean, aitona-amonek esan bezala, egun apraposa ilbehera zenez, garaiko barazkiak landatu genituen. Oso gustora jardun genuen: lurra astintzen, zulotxoak egiten, landareak aldatzen, ureztatzen….ea hurrengo uzta ederra izaten dugun!!!!!