2020/02/28

2020-02-27 ERIZAINEN BISITA HH4



Ostegunean, Alexen amatxo Lara eta Anneren amatxo Leire, erizainak, gogoz etorri zitzaizkigun. Aholkuekin, galdera zirikatzaileekin eta azalpenak emanaz hasi zuten saioa. Beraien gailu eta materialekin jardunaz jarraitu zuten. Eta… bukaeran ederrena: antzezpentxoak eginaz nahi zuenarentzat igeltsua jartzeari ekin zioten. Izugarri ondo pasa genuen!! Nahiz eta haurren familiakoren batzuk irteeran sustoren bat hartu!! Eskerrik asko bikote! Muak!


2020/02/26

2020-02-21 HH3ko INAUTERIAK


Poz pozik gabiltza inauteri giroan, mozorrotu  eta aurpegiak margotu ondoren denok dantzara !!!
Hasi da festa!!!

2020/02/20

Albistegi tailerra



Denon artean ekosisten hezitzailea aberasten jarraitzen dugu. Oraingo honetan kazetarien bisita izan dugu, Mila esker Lara eta Aitor.


2020/02/19

2020-02-12 HH3ko ESPERIMENTUAK


Aste honetan bi esperimentu egin ditugu Mate-Zientzi tallerrean.
Zuen haurrei galdetu nola egin ditugun eta ea ausartzen zareten etxean egiten.


                               1.GOXOKIAK
                               2.PATATA

2020/02/10

HH4D Peruren amaren bixita


Oraingoan  Peruren ama, Esti, gure gelara ipuina kontatzera etorri zen. Oso gustura egon ginen ipuina entzuten, lasai lasai, goxo goxo! Mila esker Esti eta nahi duzunera arte!



2020KO INAUTERIAK HHn: ARGITXO

ARGITXO iratxo bat da, MARI sorginarekin Izarraizpeko “Mari Sorgin” kobazuloan bizi dena. Urtero-urtero menditik kalera jaisten da eta ume artean egotea gustatzen zaio eta, jakina, Zumaiara ailegatu eta non hobeto gure eskolan baino. Ezkutuan ibiltzen da, inork ez du ikusten baina sumatu bai, sumatzen dugu.

         JANTZIA:
·         Abarkak eta galtzerdi zuriak
·         Leotardo edo galtza zuriak
·         Jertse, polo, alkandora, txamarra... berdea
·         Txanoa (eskolan emango zaie)
·         Kriseilua ( eskolan egingo dute)


Dantzatuko ditugunen doinuak:

-       Axuri beltza
-       Txulalai



2020/02/07

20-01-31 MAMIA PRESTATZEN ETA DASTATZEN -ZIENTZIA HH 4-5



    AZKENEAN GOGORTU DA!!!!! HOIEK ZIREN BERAIEN HITZAK, ONTZI BAKOITZEAN LAU TANTA GATZAGI ETA….. MAMI GOXUA!!! DENENTZAT GOXUA EZ IZAN ARREN, PRIMERAN PASATU DUGU PRESTATZEN. HONA HEMEN DITUGUN ARGAZKIAK.  



2020/02/05

Txokolatearekin gozatuz HH 2


Gorputzarekin lotuz zentzumenak landu ditugu. Horretarako txokolate hautsa erabili dugu.A ze gozatua eta goxatua hartu dugun, ukituz, usainduz, behatuz eta dastatuz.



2020-01-22 PELLO AÑORGA HH4


   Joan den hilean Pello Añorga ipuin kontalari eta idazlea etorri zen gurera. Izugarri ondo pasa genuen berarekin! Saioan zehar barre algararik eta harridurarik ez zen falta izan. Hurrengora arte 

Pello eta jarraitu horrela!