2019(e)ko otsailakren 25(a), astelehena


2019KO INAUTERIAK HH: TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

Ituren eta Zubietako inauterietan agertzen dira.
Joaldunak bi herri hauetako bizilagun taldeak dira; beraien ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da.
Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia.
Gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi.
Binaka joaten dira ilaretan Joaldunak.
Ituren eta Zubietako joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi larru bakarra eta painelu urdina. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.


JANTZIA
  • Azpiko gona txuria.
  • Galtza urdinak (mahoizkoak, bakeroak, txandala....)
  • Abarkak eta galtzerdi txuriak
  • Zapi handi koloretsua
  • Eskolan prestatutako oihala (eguna baino lehen etxera eramango dute)
  • Txanoa (eskolan daukate)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina