2024/01/12

HH4 GAU BELTZA

 Kaixo blog zaleok!

Urria bukaeran gau beltzerako gure gela apaintzeko kalabazak hustutzen ibili ginen. Lan galanta izan zen hiru kalaba handi haiei kandelak sartzeko moduko zuloa egitea, baina gogotsu aritu ginen eta denon artean lortu genuen. Dotoreak gelditu zitzaizkigun kalabazak!

Eta behin gela girotuta, argiak itzali, kandelak piztu eta ohitura zaharrei jarraituz maindire eta alkondara zaharrak jantzita ospatu genuen gau beltza.

Denok elkarrekin gozatu genuen gelan sortutako giroaz eta abestuz goiz ederra pasatu genuen.

Prestaketa lanak eta egun bera nola joan ziren gogoratzeko bi bideotxo prestatu ditugu oraingoan. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

Laster arte!





HH4 BARATZA BERTIKALA

 Kaixo blog zaleok!

Oraingo honetan azaroan Zientziako baratza bertikalean erein genueneko argazki sorta aurkezten dizuegu.

Hazi desberdin mordoa izan genituen esku artean: dilistak, artoa, kalabaza, rabanitoak… Mimo handiz erein eta ureztatu genituen eta egunez egun zaintzen ditugu. Prozesu osoa gertutik bizitzen ari gara oraindik ere eta laster gure fruituak erakusteko moduan izatea espero dugu.

Ordura arte, ondo izan!




HH4 PENDULOA

 Kaixo blog zaleok!

Gaurkoan beste esperimentu batekin gatoz: penduloa.

Bideo labur batean bildu ditugu argazki guztiak, gauza desberdinekin nola esperimentatu genuen ikus dezazuen. 

Gauza interesgarri mordoa ikasten ar igara eta gainera ederki pasatu genuen!

Aio!