2018/05/23

2018-05-21 GELAKIDEEN BARATZA -HH5D


   


Eguraldi ederra aprobetxatuz Talaimendira joan gara gure gelakideen baratzak ikustera, aurten ikasitakua praktikatzera, paraje ederraz gozatzera, marrubi zoragarriak dastatzera etab.
Zein ondo pasa dugun!!!
MILA MILA ESKER guraso, aiton-amona  txirri txarra egunero egiten dituzuen lanak erakusteagatik .  

2018-06-17 ABARKETEN TAILERRA - ZUBIETARA IRTEERA HH4

  


   
Julenen familiak Zestoan alpargaten tailer bat du. Elik, IƱakik eta Pablo aittittak pazientzia handiz eta pausoz pausoz nola egiten dituzten azaldu digute. Pablok  esan digu lehen dena eskuz egiten zutela, baina orain badituztela zenbait makina. Hala ere bukaera oraindik eskuz egiten dute. Munduan zehar makina bat enkargu dituzte, baita Donostin denda ere.
Lanbide polita eta ikusgarria! Gainera alpargata aukera handia dago eta guztiak oso dotoreak!
Eskerrik asko zuen gonbidapenagatik familia!
   Ondoren, eguna borobiltzeko, Zubietara joan ginen, besteak beste bertako elizpe, parke eta frontoian gozatuz. Egun ederra benetan!

2018/05/22

2018-05-18 MAZEDONIA -HH3





KAIXO LAGUNOK!!
MAZEDONIA EGITEA PENTSATU DUGU ETA HORRETARAKO DENDARA JOAN GARA BEHAR DUGUNA EROSTERA: SAGARRAK, UDAREAK, MARRUBIAK, ANANAK,PLATANOAK, KIWIAK, MANDARINAK, LARANJAK… GERO ESKOLAN PRESTATU ETA JAN DUGU.
ZE GOXOA!!!  DENA BUKATU DUGU!!!!!!!!!!

2018/05/18

2018-05-11 ZUMAIAKO BASERRIAK-HH5





Oraingo honetan Zumaia inguruko baserriak ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Gure lagunek abegikortasun guztiz beraien etxeko ateak ireki dizkigute eta ederki gozatu dugu animali, baratza, tresna, ganbara …. Ederki aprobetxatu dugu oraingo aukera ere!!
MILA MILA ESKER!!!

2018/05/08

2018-05-03 AIZARNA -HH3




Ostegunean, Aizarnara euritan abiatu ginen. Hara iritsi eta frontoian
hamaiketakoa egin ondoren paseoan atera eta  animaliak ikusi genituen.
Bazkaldu ostean, parkean primeran pasa genuen! Eguraldia portatu zen!!!!!!!!

2018/05/04

HH3 FORONDA 2018



                                                                HH3 FORONDA

Apirilak 19an eguraldi ederrarekin Foronda gaineko zelaira joan ginen. Hamaiketakoa bertan egin eta ondoren Amaia plazan bazkaldu genuen. Asko asko jolastu eta gero eskolara bueltatu ginen. Oso ondo pasa genuen!!

2018-04-26 SEVILLA-HH4




GAUR, ALAITZEN  AITATXO,  RAUL,  ETORRI  ZAIGU JAIO ZEN HIRIARI BURUZ HITZ EGITERA. SEVILLAKO LEKU ETA OHITURA GARRANTZITSUENAK ERAKUTSI DIZKIGU. BERTAKO ZALETASUNAK ERE ARGI UTZI DIZKIGU ZEINTZUK DIREN…FUTBOLA BATIT BAT. AUPA SEVILLA!
ESKERRIK ASKO RAUL