2018(e)ko maiatzakren 23(a), asteazkena

2018-06-17 ABARKETEN TAILERRA - ZUBIETARA IRTEERA HH4

  


   
Julenen familiak Zestoan alpargaten tailer bat du. Elik, Iñakik eta Pablo aittittak pazientzia handiz eta pausoz pausoz nola egiten dituzten azaldu digute. Pablok  esan digu lehen dena eskuz egiten zutela, baina orain badituztela zenbait makina. Hala ere bukaera oraindik eskuz egiten dute. Munduan zehar makina bat enkargu dituzte, baita Donostin denda ere.
Lanbide polita eta ikusgarria! Gainera alpargata aukera handia dago eta guztiak oso dotoreak!
Eskerrik asko zuen gonbidapenagatik familia!
   Ondoren, eguna borobiltzeko, Zubietara joan ginen, besteak beste bertako elizpe, parke eta frontoian gozatuz. Egun ederra benetan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina