2021(e)ko ekainakren 11(a), ostirala

 

Kaixo lagunak!

Ikasturtea bukatzeko gure herriko baserri batzuk ezagutzera joan gara: Santa Klara, Andika, San Martin, Endañeta, Xarrondo Goikoa, Xarrondo Behekoa eta Iparre baserriak ikusi ditugu gure ibilbidean zehar. Santa Klaran hamaiketakoa egin ondoren bertako animaliak ikusteko aukera izan dugu: ahuntzak, behiak, oiloak.. primeran pasatu dugu animaliak ikusten!

Bazkaltzera Endañeta baserrira joan gara eta bertan ere nahiko jolas egin ondoren berriz ere eskolarako bidea hartu dugu, ibilbidea oso atsegina izan da eta poz-pozik bukatu dugu eguna!! Mila esker zuen etxeko ateak irekitzeagatik!!

 Hementxe duzue egunean zehar atera ditugun argazkien bilduma, gozatu!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina