2020/02/28

2020-02-27 ERIZAINEN BISITA HH4



Ostegunean, Alexen amatxo Lara eta Anneren amatxo Leire, erizainak, gogoz etorri zitzaizkigun. Aholkuekin, galdera zirikatzaileekin eta azalpenak emanaz hasi zuten saioa. Beraien gailu eta materialekin jardunaz jarraitu zuten. Eta… bukaeran ederrena: antzezpentxoak eginaz nahi zuenarentzat igeltsua jartzeari ekin zioten. Izugarri ondo pasa genuen!! Nahiz eta haurren familiakoren batzuk irteeran sustoren bat hartu!! Eskerrik asko bikote! Muak!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina