2018(e)ko martxoakren 23(a), ostirala

2018-03-20 EKOGUNEAN-HH5





Asteartean, H.H 5 urtekoak Ekogunean izan ginen. Zumaiako herri eskola aukeratua izan da ekogunekoekin batera ingurumen hezkuntzan aurrera egiteko beraien proiektuan parte hartzera.
Hainbat gauza ikusi eta beraietaz jabetzeko aukera izan genuen. Zer behar duten landareak bizitzeko, erein eta landaturen arteko desberdintasuna, nola landatu eta nola erein... Abeletxean ere egon ginen. Animalien bizitokia eta bizitza ezagutu, ukitu eta gozatzeko aukera izan genuen. Bukatzeko, parkean ibili ginen. Zein ederki pasatu genuen.
Aaaaahhh! Eta ahaztu gabe…..oparitxoekin itzuli ginen eskolara!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina