2016/05/17

ENDAÑETA ZAHAR BASERRIAN HH5

Gure kide den Maddi Martin Aizpuruaren gurasoek beraien Endañeta Zahar baserria ezagutzeko gonbidapena luzatu ziguten.  Maiatzaren 5ean, goizeko hamarretan, eta hego haize beroa lagun genuela,  HH5 mailako ikasle guztiok gure motxilak hartu eta bertara abiatu ginen.
Bidean hainbat baserri, baratza eta animalia ikusi genituen. Endañeta zaharrera iritsi ginenean aitona Silvestrek eman zigun ongi etorria. Gero, Maddiren aita, Jesus Mari, eta anaia, Haitz gerturatu ziren.
Biak gure gidari izan ziren bisitaldian: animaliak erakutsi zizkiguten, aldapa behera paseotxo bat emanez pottokei jaten eman genien, Jesus Marik gurpildun zezena hartu eta gurekin jolastu zuen, landareak ureztatu genituen, jateko goxoak ere atera zizkiguten, eta beraien etxeko ateak zabalik izan genituen. Egun ederra igaro ondoren, neka-neka eginda iritsi ginen eskolara!

Mila esker familia!!!

ARGAZKIAK
2016-05-05 ENDAÑETA ZAHAR

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina