Eskolako espazio
desberdinetan lasaitzen ari gara eta gero eta gehiago gozatzen dugu jolasetan
2022/10/28
2022/10/05
OLAGARRO EGUNA
HH5 URTEKOEK OLAGARRO EGUNA OSAPATU GENUEN.
Zumaiako olarro eguna dela eta, HH5 urtekoek olarroak margotu, eskulanetan egin,
nolakoa den, nola harrapatzen den informatu ginen eta ondoren galiziar erara prestatu eta
jan genuen. Oso esperientzia polita izan zen.
2022/07/14
UR FESTA HH
Ikasturte bukaerako azken egun beroetan ur jolasak egiteko aukera izan genuen. Haur Hezkuntzako bi urtekoetatik hasi eta bost urtekoetaraino izugarri gozatu zuten denak parte hartuz.
Ikasturtea bukatzeko eta egun horietan egin zuen beroa baretzeko ekintza aproposa izan zen. Hona hemen egun horretako argazkiekin osatu dugun bideoa.
Ondo izan eta udara aparta pasa!!!
2022/06/07
HH2 ARROA BEHERA IRTEERA 2022-06-03
Aurreneko autobuseko irteera azkenean izan genuen Arroa Behera. Autobus handia dena guretzat!!! Arroa Behean denetik zegoen: izugarrizko parkea itsasontzi eta guzti, din-danak, txirristak, loretxoak biltzeko aukera…eta hamaiketakoa egin ondoren klarionekin margotzen aritu ginen. Ederra goiz pasa eginda bueltatu ginen autobusez eskolara!
Hemen bideotxoa, ea gustuko duzuen!
2022/06/03
2020-05-30 KAKAOAREKIN ESPERIMENTATZEN HH2
Kaixo familiak,
Aurreko astean beste jarduera esperimetal batekin bukatu genuen astea. Ederra gozamena izan genuena!!!
Aurrena manipulatu eta sentitu, ondoren batzuk ausartu ziren dastatzera eta bukaeran sormenari eraginez estanpazioa egin genuen.
Hona hemen argazki batzuk, ea gustuko dituzuen!
2022/05/27
LARRAUL HH5
Iritsi da autobusez Larraulera joateko eguna.
Elkarrekin ingurunea ezagutuz eta naturaz gozatuz primeran pasa genuen!!!
2022/05/19
HH-2 PAPERAREKIN JOLASEAN 2022-05-19
Kaixo lagunak,
Aurreko astean paperarekin esperimentatzen aritu gara, izugarri ondo pasa dugu, paperari tira eta tira eta ez zen bukatzen! Hementxe dituzue argazki batzuk nola aritu garen ikusteko.
