2020/01/29

2020-01-17 NAHASTEAK HH4-5 ZIENTZIA


   
    Zer uste duzue gertatuko dela ura eta kafea nahastuz gero? Eta ura eta olioa nahastuz gero? Nahastuko dira, erdizka nahastuko dira edo ez dira nahastuko?
 Honelako 6 nahaste ezberdin frogatzen aritu gara oraingo honetan.
Hona hemen gure argazkiak.



2020/01/28

2020-01-24 BOLUMENA HH4-5 ZIENTZIA


   Bolumen hitza aipatu eta guztiek musikarekin erlazionatu dute. Poliki-poliki konturatu gara guk eta material ezberdinek espazioa okupatzen dugula. Hori frogatzen aritu gara bolumen ezberdineko materialak tamaina berdineko ontzietan sartuz.
Hona hemen gure esperimentuen argazkiak.



2019/12/20

TALOGILEAK

2019-12-18                                                TALO EGUNA                                     HH3, HH4 eta HH5
                                                                   
                                               

Oraingo honetan Santo Tomas eguna gerturatzen ari dela eta  zientzia tailerretan taloak prestatzearekin goxatu dugu haurren etxekoen laguntzarekin.  Marian, Sara eta Pakita  Mila esker!!

Txokolatezko eta txistorrazko taloak. GOXO ZEIN GAZI IZUGARRI ONAK ZEUDEN!!!




2019/12/17

2019-12-13 GURASUEN BISITA HH4


Kaixo familiak!

Pasa den astean, guraso batzuen bisita izan dugu eskolan! Baratzean Lorearen amarekin Galeseko Kale landarea ereiten aritu ginen, ea hurrengoan dastatzeko aukera izaten dugun! Bestalde, Oskar eta Eki Manterolaren gurasoak saxofoi eta zeharkako xirula jotzera etorri ziren, besteak beste Gabonetako kantak entsaiatuz.
Primeran pasatu dugu! Eskerrik asko gurasoei, zuen ilusio eta parte hartzeagatik!


2019/12/05

19-11-22 IZOZTEA HH4-5 ZIENTZIA



Kaixo familiak!
Oraingo honetan izozgailua martxan jarri dugu eta uraren egoera ezberdinak esperimentatu ditugu, likido egoera eta solido egoera. Ederra sorpresa hartu duguna globoak apurtu eta bertan intsektuak azaldu direnean!! Gozatu argazkiekin!!




EUSKARAREN EGUNA

 Asteartean ospatu genuen Euskararen eguna, bisita polita izan genuen!!!