2017/10/27

2017-10-18 SURFISTAK ESKOLAN-HH5D

https://photos.app.goo.gl/h5uQUXAaS8AqAbgV2


Aurreko astean bi surflari etorri ziren taula gainean gelara. Itzurungo sekretuak argitu eta gustura ibili ginen lehorrean olatuak harrapatu nahian.
Irrikitan gaude hurrengo udan ikasitakoa praktikatzeko!!!

Mila esker Isaac eta Iñaki

2017/10/11

2017-2018 BIOLOGIA ETA GEOLOGIA HHn


https://photos.app.goo.gl/beEONrZl7RQqXr0t1



Olarru eguna zela eta gelan ikasi genituen gauzak ikusteko  Itzurungo hondartzara joan ginen gurasoen laguntzarekin. Biologia eta geologia ikasi omen genuen…… Zenbat ikasten dugu ondo pasatuz!
MIla esker zuen laguntzarengatik
Argazki gehiago ikusteko egin klik argazkian.

2017/06/26

HH 5 Urte. AGUR HAUR HEZKUNTZA!! 2017-6-23

HH 5 urteko haurrek hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzan hasiko dira, hau dela eta agur berezia eman nahi izan diogu etapa honi. Eskolako azken egunean bost urteko lau gelak piñata egin dugu: jostailuak, goxokiak eta datorren etorkizunerako desio politak eskatu ditugu. HHri amaiera goxoa eman nahi izan diogu . Asko gozatu genuen eta zuekin partekatu nahi ditugu une berezi hauek.
Bidai polita izan dezazuela!!

                  BIDEOAK: https://goo.gl/photos/4GwD5VuRYBtygtNH9

               

                                           HH 5 Urte A:

                                                                        BIDEOAK




                                            HH 5 Urte B:




                                           HH 5 Urte C:


                                                             
                                           HH 5 Urte D:
                                                                     BIDEOAK


                                                                Piñata nola egiten da?
                                                                   Piñataren kanta

2017/06/22

HH 3 URTE UR FESTA 2017-6-20

Eguraldi aparta izan dugu urarekin jolasteko. Mangera hartuta inguru, ontzi  eta lagunak zipriztinduz, plisti-plasta!! Izugarri ondo jardun dugu!  Argazki eta bideoak hemen dituzue ikusgai .

BIDEOAK:       https://goo.gl/photos/RzeEBU1jEprFRzHa9



HH5 Familiak eskolara ikasturtean zehar...(2017-6-22)

Dagoeneko ikasturtea bukatzear dago, hurrengo urtean Lehen Hezkuntzara joango dira zuen haurrak. Haur Hezkuntza bukatu eta aurten  zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu. Denetik izan dugu gure geletan: animaliak, medikuak, dantzariak, musikariak...







HH URAREKIN JOLASTEN 2017-06-19


Zein egun zoragarria!!!



     


 Primeran pasa dugu urarekin jolasten.
  Blai blai eginda bukatu dugu!!!

2017/06/21

HH4D Bi haurdun gure gelan 17/06/19

      Ekainak 19an , Arantzazu, Oierren ama, eta Monica, Aneren ama, gure gelara etorri eta biak haurdun daudenez, gaiaren inguruan hainbat azalpen eman zizkiguten.
Hasteko, "Haurrak nola jaiotzen diren" ipuina  kontatu ziguten.
Tripa barruan , urez betetako poltsa baten barruan hasten direla ere jakin genuen.
Geu  ere poltsa handi batzuen barruan sartuta ibili ginen, amaren sabelean sentitzen dena sentitu nahiean.
Nondik elikatzen diren ere ikasi genuen, eta baita ekografiak ikusi ere.

     Elkarrekin, beraiek proposatutako hainbat eskulan egin ondoren ,hamaiketako txiki bat egin , eta saioari bukaera emateko, oparitxoak ere trukatu genituen.

    Eskeinitako saioa zeharo interesgarria izan zen.
    Mila esker pottottiz!!!!