Goxatu ederra hartu dugu gure inguruko
borobilak esploratuz eta YAYOI KUSAMA ezagutuz
Kaixo blog zaleok!
Familiei gurera etorri eta beraien ezagutza zein trebetasunak partekatzeko eskatu genien, eta gaurkoan orain arte izandako hiru bisitak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Lehena Koldo izan zen, porruak aldatzen irakatsi zigun aitona. Primeran pasa genuen eta laguntza ezin hobea izan zen gure baratzerako.
Gero Ane ama etorri zen. Intsektuei buruzko datu interesgarri mordoa ekarri zizkigun, eta bereziki inurriei buruz jardun genuen. Adi-adi entzun genuen kontatu zigun guztia eta orain Zientzian berak utzitako inurritegia dugu egunez egun ikasten jarraitzeko.
Azkenik, Asier aita etorri zen gurera. Gau Beltzerako gure gelak apaintzeko hustu genituen kalabazak aprobetxatuz bizkotxo goxoa egiten irakatsi zigun. Osagai desberdinak neurtuz eta nahastuz masa aparta lortu genuen denon artean eta zuzenean labera sartu genuen. Luze xamarra egin zitzaigun itxaron beharreko denbora, baina azkenean dastatzeko aukera ere izan genuen. A ze bizkotxo goxoa!
Izugarri aberasten gaitu familien presentziak eskolan eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gurekin pasatako denboragatik.
Kaixo blog zaleok!
Gaurkoan flotazioaren inguruko esperimentua egin genueneko argazki sorta dakarkizuegu.
Objektu desberdinak uretara botatzean zer gertatuko zen esperimentatzen ibili ginen. Hondoratu egingo da? Flotatu egingo du? Edo erdian geldituko da? Hipotesi mordoa egin genituen eta gure artean iritzi ezberdinak bazeuden ere gure begiz ikusi ahal izan genuen zer gertatzen zen benetan. Emaitzak orri batean ondo gorde genituen behar dugun aldiro bertara jo ahal izateko.
Zalantzarik gabe esperimentatzen jarraituko dugu zientziak guretzat gordeak dituen sekretu guztiak ikertzeko.
Agur, hurrengo arte!
Kanpo espazioa proposamen
desberdinekin jantzi dugu, haurrei jolaserako aukerak zabaltzeko asmoz.
Proposamenek, materiala sentitu, behatu eta hauekin aritzeko aukera emango
digute.Jolasak ingurura zabaltzeko bidea eskainiko digu.
Ikasturte hasiera esperientziak, ekintzak eta harremanak elkar trukatuz aberasten goaz.
Ikasturte berri on bloga zaleok, aurtengoa
jarduera batzukin hasiko dugu. Izugarri ondo pasa genuen adibidez olagarru
egunean. Benetazko olagarroa ukitu, eskulanak, kantak eta bukatzeko olagarro brotxetak
prestatu genituen. A ze nolako festa! Batzuk gainera brotxetak primeran dastatu
zituzten, ederra jan festa! Ea bideoa gustuko duzuen, ondo pasa!