2023/11/15

HH2.INGURU BERRI BAT DESKUBRITZEN.

 



HH4 OLAGARRO EGUNA- IRAILAk 22

 



Ikasturte berri on bloga zaleok, aurtengoa jarduera batzukin hasiko dugu. Izugarri ondo pasa genuen adibidez olagarru egunean. Benetazko olagarroa ukitu, eskulanak, kantak eta bukatzeko olagarro brotxetak prestatu genituen. A ze nolako festa! Batzuk gainera brotxetak primeran dastatu zituzten, ederra jan festa! Ea bideoa gustuko duzuen, ondo pasa!






2023/06/21

ORIOKO IRTEERA HH3 (23-06-15)

 Azkenean iritsi zen gure autobuseko irteera egiteko eguna. Irrikitan ginen joateko eta  Orio aldean egun dotorea igaro genuen, hegaztiak ikusiz eta hondartzako parke zoragarrian jolastuz. Hemen dituzue han ateratako argazki batzuk.

Ondo pasa oporrak!!


N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH3\22-23 IKASTURTEA\22-23 3 URTE\ARGAZKIAK\Orio\IMG_20230615_113818.jpg

23-06-16 HH2-HH3 UR JOLASAK

 

Pasa den ostiralean gure ikastetxeko atarian… Plisti-Plasta bikaina ur festa!!! Beroari aurre eginez, jolas desberdinekin goitik behera busti ginen eta  izugarri ondo jardun genuen!!

Hemen dituzue egun hortako bideotxoa, ondo pasa eta gozatu opor aldian.







2023/06/16

PAPERAREKIN JOLASEAN. HH2

 

Oraingo honetan paperarekin ekintza desberdinak egin ditugu: papera askatu, moztu, ezkutatu jolastu, busti…

Eskuak erabiliz zein ondo pasa dugun!!!






HH2 IRTEERA ARRUARA

 

Bizkar gainean motxila hartu eta  poz-pozik autobusean eseri eta Arruara joan gara.

Ze ondo pasa dugun lehenengo irteera honetan!!!