2023/11/15
HH4 OLAGARRO EGUNA- IRAILAk 22
Ikasturte berri on bloga zaleok, aurtengoa
jarduera batzukin hasiko dugu. Izugarri ondo pasa genuen adibidez olagarru
egunean. Benetazko olagarroa ukitu, eskulanak, kantak eta bukatzeko olagarro brotxetak
prestatu genituen. A ze nolako festa! Batzuk gainera brotxetak primeran dastatu
zituzten, ederra jan festa! Ea bideoa gustuko duzuen, ondo pasa!
2023/06/21
ORIOKO IRTEERA HH3 (23-06-15)
Azkenean iritsi zen gure autobuseko irteera egiteko eguna. Irrikitan ginen joateko eta Orio aldean egun dotorea igaro genuen, hegaztiak ikusiz eta hondartzako parke zoragarrian jolastuz. Hemen dituzue han ateratako argazki batzuk.
Ondo pasa oporrak!!
23-06-16 HH2-HH3 UR JOLASAK
Pasa den ostiralean gure
ikastetxeko atarian… Plisti-Plasta bikaina ur festa!!! Beroari aurre eginez,
jolas desberdinekin goitik behera busti ginen eta izugarri ondo jardun genuen!!
Hemen dituzue egun hortako
bideotxoa, ondo pasa eta gozatu opor aldian.
2023/06/16
PAPERAREKIN JOLASEAN. HH2
Oraingo honetan paperarekin ekintza
desberdinak egin ditugu: papera askatu, moztu, ezkutatu jolastu, busti…
Eskuak erabiliz
zein ondo pasa dugun!!!
HH2 IRTEERA ARRUARA
Bizkar gainean motxila hartu eta poz-pozik autobusean eseri eta Arruara joan
gara.
Ze ondo pasa dugun lehenengo irteera
honetan!!!
23-06-12 HH3 –EKOSISTEMAK MARTXAN
KAIXO DENOI:
TXAN,TXAN TXAN!!!! JARRAITZEN DUTE GURE EKOSISTEMAK MARTXAN!!! AZKEN HIRUHILEKO HONETAN EGIN DITUGUN JARDUERA BATZUK HEMEN DITUZUE IKUS GAI. ONDO PASA!!!

