2023/06/12

23-06-02 HH3koak Santixo hondartzara


Kaixo:

Pasa den ostiralean Santixo hondartzara joan ginen, bero egin izan arren oso ondo pasa genuen, itzala ere bilatu genuen eta tarteka itsasoko haizea ere gurekin zebilen. Hemen dituzue egun hortako irudi batzuk. Ea zuen gustukoa diren!!


N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH3\22-23 IKASTURTEA\22-23 3 URTE\ARGAZKIAK\Hondartzara Irteera-EKAINA\1686052456065.jpg


2023/06/07

BIZIPENEZ ABERASTEN HH4

 Zumaiako Herri Eskolan haurrak bizipen desberdinez aberastea dugu helburu. Bizipen horiek izango baitira  nortasuna eraikitzen lagunduko dutenak. Hona hemen bi bideo bizipen horien erakusgarri.










2023/03/24

HH 3 URTE ESPERIMENTATZEN

 HH 3 URTE                                                 ESPERIMENTATZEN  2023ko 2.hiruhilekoa

Tzen, tzen tzen jarraitzen dugu esperimentatzen!!!!!

Hiruhileko honetan ere saltzeatzen jardun dugu: gominolak mugikorrak bihurtzen, erreakzio kimikoak sortzen, patata eta lastotxoaren erronka asmatzen, ereindako landareak aldatzen, flotazioarekin hipotesiak asmatzen….Esperimentu guztietan gustura  ekinez eta sarritan zur eta lur geldituz aritu izan gara. Dena den badakizue lagunak, ez da magia, zientzia da!! 

Ondoko bideoa ea gustukoa duzuen.



                   

KAKAOA HH2

 

Oraingo honetan kakaoarekin saltseatu dugu eta nola ez probatu.

UMMMMM!!! ZEIN GOXOA






2023/03/14

Eskuz oratzen HH2

 

Ura, irina, gatza eta olioarekin saltsan  ibili gara. A ze gozatua hartu dugun !!!

Eta gainera plastilina sortu dugu gelan nahi dugunean erabiltzeko. Ze ondo!!!




2023/03/07

Dokumentazioa

 

Zumaiako Herri Eskolan, ekosistematan jolasean. egiten, sortzen... jarduten dute haurrek, bere behar eta nahiak entzunez eta erabakiak hartuz. Hezitzaileok asteroko jarraipen bilera  egiteko ezinbestekoa dugu haurren jarduna  dokumentatzea. 

Bideo honetan espazio desberdinetan gertatzen denaren zertzelada batzuk partekatu nahi izan ditugu.