- Oraingo
honetan kanpo espazioan eskaini dugun proposamena paperarekin
esperimentatzea izan da.Haurrei bizipen sentsorialak eta material ez
estrukturatuarekin sormena garatzeko aukera luzatuz gozatu ederra hartu
zuten gure txikiek.Ikusi bideoa!!!
2021/03/22
KANPO ESPAZIOAN PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN. HH2 2021-03-15
2021/03/17
XURGAKETA HH4 2021-03-17
Gaurko honetan xurgaketa landu dugu, horretarako hipotesiak ateratzen jardun dugu:
Marrazkia egiteko paperak ura xurgatuko du?
Komuneko paperak ura xurgatuko du?
Sukaldeko paperak ura xurgatuko du?
Paper mota guztiek ura xurgatuko al dute?
Ez dugu beti asmatu baina…aiba!!! ustegabeak izan ditugu, kolore nahasketak…
Zer gertatu den jakin nahi badezu ikusi argazkiak.
2021/03/01
BARATZA 2021-02-24 HH5
Kaixo lagunak!
Oraingo honetan baratzan aritu gara lanean. Ikasturte hasieran landatutako porruak handitu direla ikusi dugu eta uzta ederra bildu dugu denon artean: 48 porru hain zuzen ere! Lan ederra egin dugu!
Baina ez hori bakarrik, porruak atera ondoren lurra prestatu eta tipulak eta patatak ere landatu ditugu. Asko ikasi dugu gaurkoan ere.
AIREZKO SUZIRIAREN ESPERIMENTUA OTSAILAK 17 HH5
Oraingo honetan ere ederra festa sortu duguna! Zer gertatuko ote dan eta zer gertatuko ote… azkenean beste alderaino joan dira gure puxikak! Suziriak ziruditen! Hasieran motel xamar joan badira ere, bukaerarako lortu dugu ziztu bizian mugitzea. Aldapa gora ere bai! Saiatu etxean ere, ea lortzen duzuen!
IZOTZA. HH4. 2021-03-01
Ura egoera desberdinetan ( likidoa eta solidoa ) esperimentatu dugu.
Ze gustura ibili garen blai blai eginaz!!!
2021/02/22
2021/02/14
21-02-02 BIZKOTXOA ETA KANDELAK HH 5 URTE
Santa Ageda eta San Blas eguneko olerki-bertsoez gain, “Kandelario lario, haitzari ura dario” ozenki esanez jardun dugu aste honetan. Astea girotzeko, bizkotxoaren errezeta pausoz-pauso jarraitu eta ederrahamaiketakoa egin duguna!!! Eta bukaeran….urezko kandelak eginditugu!!! Primeran igaro eta ospatu ditugu egun hauek!!! Hurrengo arte eta ondo izan!!!!.
