Mela mela
jolasean, algara batean
2019/06/20
19-06-14 Amama Mari Karmenen erroskilak
Amama Mari Karmen; Shonen amama, erroskilak nola
egiten dituen azaltzera eta prestatzera etorri zitzaigun. Haur asko izan arren
pazientzia handiz azaldu zizkigun prozesu guztia eta kontu kontari aritu zen
gurekin. Erroskilei bere etxeko lima ere bota genion, a ze usai goxoa zuena!!
Bukaeran erroskilatxoak dastatu genituen, ze ederrak zeuden!!!
Eskerrik asko Mari Karmen eta nahi dezun arte. MUAK!!!
2019/06/17
2019/06/14
HH5 Ipuin Kontaketa 2019-6-11
Oraingoan ipuin kontaketa izan dugu hizkuntza tailerrean.
Iñaki, Martinen aita, etorri zaigu lehen gizakiei buruzko ipuina kontatzera.
Ondoren marrazki bat eman digu margotzeko. Mila esker Iñaki!
2019/06/11
10-06-06 EKOGUNEAN HH 5URTE
Azkenean iritsi zen azken txangoa egiteko eguna, pasa den ostegunean eta
gainera Ekogunera. Primeran pasa genuen, denetik eginez: landaren desberdinak
usaindu; loreak dastatu; baratzean letxugak landatu eta ureztatu; etxabereak
bisitatu eta bakoitzaren istorioak entzun. Eta bukatzeko, nola ez, bertako
parke miresgarrian jolasteko aukera izan genuen. Egun borobila benetan!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





