Guztion artean lan eginez jolaserako buruhandia egin dugu arte tailerrean.Ederki pasa dugu!!
2019/02/14
BURUHANDIA EGIN DUGU!!!
Guztion artean lan eginez jolaserako buruhandia egin dugu arte tailerrean.Ederki pasa dugu!!
2019/02/11
2019/02/07 Aitona Goioren emanaldia
HH3 urteko lagunek aitona Goioren bisita alaia izan genuen.
Errepertorio egoki eta eguneratua du aitonak eta kitarraren
laguntzaz abesti eta dantza saioa izan genuen; Xalala-rikiri, maite zaitut,
korro txirinbolo, zumaiako trena, ranroberra…
Horrez gain, Kitarra instrumentuaren azalpenak eman zizkigun
eta bukatzeko ipuin polit bat entzun genuen eta ipuinaren kanta erakutsi zigun.
Eskerrik asko, Goio tarte goxo hori eskaintzeagatik.
2019/02/08
Sagarbideko patioan. HH5
Eguraldi ona aprobetxatuz, HH5ekoak Sagarbideko jolastokira
joan gara. Ederki ibili gara!!!
2019/02/05
2019KO URTARRILAK 4 – SAN BLAS OPILAK -HH5
GARAIAN GARAIKO KONTU, KANTU ETA JANARIEKIN GATOZ ORAINGOAN, ANDONI SUKALDARIA, EKAINEN AITTA, ETORRI
DA ETA SAN BLASAK NOLA EGITEN DIREN
PAUSOZ,PAUSO ERAKUTSI DIGU, BAITA BESTE
HAINBAT GAUZA BITXI ERE. PROFESIONAL
BATEN ESKUARTZEA ANTZEMAN DA, OPILTXOAK
IZUGARRIAK ATERA DIRA ETA!!!! ESKERRIK ASKO ANDONI ETA NAHI DUZUN ARTE!!!
2019/01/28
ESPERIMENTATZEN TXANPONA, ARRAULTZA, ESNEAREKIN...HH 5URTE
Esperimentatzen ederki asko pasatzen dugu. Majia
dirudien arren guztiak bere azalpen zientifikoa du: txapona desagertzen da,
arraultzak saltariak bihurtzen dira, koloretako itsasoa sortzen da….Hemen
dituzue azken jarduera batzuen irudi batzuk, ea gustokoak dituzuen!
Aioooo eta
hurrengora arte!!
2018/12/19
ANTXUMEEN BIXITA
A ZE POZA!!! BI ANTXUMEEN BIXITA
IZAN DUGU. ZENBAT LAZTAN, MUXU ETA MIMO JASO DITUGU. ZE ONDO PASA DUGU!!!
MILA ESKER ITSASO ETA FAMILIA GELAKIDEEKIN PARTEKATZEAGATIK
TALO JANA
Santo Tomasak gertu direla eta girotzeko taloak
egin ditugu. Arto hirina sentitu, orea egin, borobil formak burutu….eta jan
festa!!!! taloak, batzuk txokolatea eta beste batzuk txistorra dastatuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

