2018/12/18

BARATZEKO LANAK

        


     Orain arteko lanetan buru belarri jardun dugu bai baratzean, bai hazitegian: lurra prestatzen, landatzen, haziak ereiten, tarteko belarrak kentzen, ureztatzen….Nola hazten eta ernetzen diren ikusteko aukera izan dugu. Ea hurrengo uzta jasotzeko eta jateko moduan aurkitzen garen….!!!


     

ZUMAIA EZAGUTZEN -HH3



Kaixo! Azaroan gure herriko txoko desberdinak ezagutzera joan ginen. Eguraldi ederrarekin egun pasa polita egin genuen. 

2018/12/10

ZUMAIA EZAGUTZEN


kaixo familiak

    Opor aurretik hiruhileko honetan egindako irteeraren berri eman nahi dizuegu. Eguradiak ez zigun gehiegi lagundu eta San Migelera  joan ordez Zumaiako hainbat txoko ezagutu genituen.Primeran pasa genuen eta azkenean eguzkia ere ikusi genuen.




2018/12/05

ERRETXINEZKO APAINGARRIAK HH5


Izarren ama, Oihane, aspalditik duen afizioa gurekin partekatzera etorri zen, apaingarriak sortzera alegia. Kasu honetan erretxinezko koilareak nola egiten dituen pazientzia eta sormen handiarekin erakutsi zigun. Haur guztiak, beraien txanda noiz iritsiko irrikitan zeuden. Oso koilare politak eta bitxiak atera ziren. Bukaeran, denak zintzilkairua jarri ostean, poz-pozik eta dotore-dotore joan ziren!
Eskerrik asko Oihane, aukera hau emateagatik! Eta nahi duzun arte.



2018/11/30

ASKIZURA IRTEERA



Pasa den asteko ostegunean 5 urteko neska mutilak Askizura joan ginen egun pasa. Eguraldi zoragarria egin zuen eta primeran ibili ginen!



2018/11/19

Sagarbiden gozatu ederra!!!



    Sagarbideko patioa eraberrituaz gozatzeko aukera izan degu, Aurreko osteguneko eguraldi ederra aprobetxatuz jolas eta jolas pasa genuen arratsaldea.