MUSIKA ENTZUNEZ ETA DANTZAN ZEIN ONGI PASATZEN DUGUN!!
2018/12/11
2018/12/10
ZUMAIA EZAGUTZEN
kaixo familiak
Opor aurretik hiruhileko honetan egindako irteeraren berri eman nahi dizuegu. Eguradiak ez zigun gehiegi lagundu eta San Migelera joan ordez Zumaiako hainbat txoko ezagutu genituen.Primeran pasa genuen eta azkenean eguzkia ere ikusi genuen.
2018/12/05
ERRETXINEZKO APAINGARRIAK HH5
Izarren ama, Oihane,
aspalditik duen afizioa gurekin partekatzera etorri zen, apaingarriak sortzera
alegia. Kasu honetan erretxinezko koilareak nola egiten dituen pazientzia eta
sormen handiarekin erakutsi zigun. Haur guztiak, beraien txanda noiz iritsiko
irrikitan zeuden. Oso koilare politak eta bitxiak atera ziren. Bukaeran, denak
zintzilkairua jarri ostean, poz-pozik eta dotore-dotore joan ziren!
Eskerrik asko Oihane,
aukera hau emateagatik! Eta nahi duzun arte.
2018/11/30
ASKIZURA IRTEERA
Pasa den asteko ostegunean 5 urteko neska mutilak
Askizura joan ginen egun pasa. Eguraldi zoragarria egin zuen eta primeran ibili
ginen!
2018/11/19
Sagarbiden gozatu ederra!!!
Sagarbideko patioa eraberrituaz gozatzeko aukera izan degu, Aurreko osteguneko eguraldi ederra aprobetxatuz jolas eta jolas pasa genuen arratsaldea.
FIDEO SALTARIAK
Oraingo honetan, fisika ukitu batekin gatoz,
elektrizitate estatikoaren eraginez fideoak eta paper zatitxoak dantzan ipini
ditugu…..hasieran ez da erreza izan baina pazientziarekin lortu dugu!!!
2018/11/14
HH5 MADALENAK PRESTATZEN
Ostiralean, berriro sukaldea
ireki eta oraingo honetan madalenak prestatu genituen. Maialenek ekarritako
errezetarekin bete-betean asmatu zuen. Asko ginen eta zatitu beharra izan
genuen baina denok izan genuen aukera dastatzeko...ummmm ze goxoak!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



