2018/11/19

FIDEO SALTARIAK


  
Oraingo honetan, fisika ukitu batekin gatoz, elektrizitate estatikoaren eraginez fideoak eta paper zatitxoak dantzan ipini ditugu…..hasieran ez da erreza izan baina pazientziarekin lortu dugu!!!




2018/11/14

HH5 MADALENAK PRESTATZEN



     Ostiralean, berriro sukaldea ireki eta oraingo honetan madalenak prestatu genituen. Maialenek ekarritako errezetarekin bete-betean asmatu zuen. Asko ginen eta zatitu beharra izan genuen baina denok izan genuen aukera dastatzeko...ummmm ze goxoak!!!!  




2018/10/31

HH2.IKASTURTE HASIERA



   Ikasturte berri honi hasiera eman diogu eta pozik dabiltza gure eskolako txikienak.



HH 4 URTEKOEN TAILERRA MARTXAN.






     Orain arte bizitakoa zuekin partekatzeko asmoz prestatu dugu bideotxo hau.Gure beldar txikiak tximeleta eder bihurtzeko bidea hasi dute. Goazen esperientziaz gozatzera.









2018/10/29

PUXIKA PUZTEKO KIMIKA



   Ostiralean beste esperimentu bat burutu genuen, puxika puzteko kimika deritzona. Batez ere bi osagaiak elkartzerakoan sortzen den erreakzio kimikoa oso dibertigarria izan zen.


2018/10/24

HH 5 URTE BIZKOTXOA





   Sukaldeko labea jarri dugu martxan. Errezetak aztertuz, behar ditugun osagaiak eta tresnak hartuta bizkotxo bikainak atera zaizkigu. Gustagarriena dudarik gabe azken pausoa izan da guk egindakoa dastatzea... ummm, ze gozoa!!!!!


2018/10/16

HH 5URTE- ETXEKO LANPARA LABA- 18-10-05




   Oraingo honetan kimika ukitu batekin gatoz, olioa, ura, tenpera, pilula....ze gertatuko ote da?? Gure lanparatxoek sumendia ziruditen!!! Esperimentu honekin irrikitan eta gozatuz jardun dugu. Ea zuei ere irudiak ikusiz berdina gertatzen zaizuen.