Oraingo honetan zentzumenak landu ditugu, zentzumen
desberdinen funtzioa aztertu dugu eta funtzio horrek bere lana egiten ez
duenean gertatzen denaz hausnartu dugu
eta egoera horretan besteen laguntza zein garrantzitsua den ere bizi izan dugu.
2018/03/21
2018/03/19
2018-03-16 CANICROSS- HH4
OSTIRALEAN, IZARREN GURASOAK,
XABI ETA NAGORE, ETA TXAKURRAK, DATX ETA KINI, GURE GELARA BISITAN ETORRI
ZIREN. TXAKUR-KROSSEAN ARITZEN DIRENEZ EUREN ESPERIENTZIA KONTATU ZIGUTEN.
KIROLAREN ETA TXAKURREN
INGURUKO GAUZA ASKO IRAKATSI ZIZKIGUTEN. GAINERA, DATX ETA KINI LAZTANTZEKO ETA
HAIEI JATEN EMATEKO AUKERA IZAN GENUEN… EDERRA IZAN ZEN!!!
HORI BAI, GARBI UTZI ZIGUTEN
GARRANTZITSUENA ANIMALIEKIKO ERRESPETUA ETA MAITASUNA DELA.
ESKERRIK ASKO FAMILIA ETA SEGI
HORRELA!!!
MUAAAK!!!
2018-03-16 ZEINU HIZKUNTZA-HH5D
Gaur Arantzazu, Oierren ama,
zeinu hizkuntza zer den erakustea etorri zaigu.
Zenbait hitz: egunon, barkatu,
eskerrik asko, ez horregatik, laguna, ama, aita, irakasle, ikasle etab…
erakutsi dizkigu. Honez gain bakoitzaren izena zeinu hizkuntzan idatzi dugu.
Zenbat ikasi eta ze ondo pasa
dugun!!!
Mila esker Arantzazu!!
2018/03/13
2018-03-12 ERIZAINAK GARA!-HH5B
Gaur Izar, Lara, Leire eta Mari Sol gure
Uxue, Oihan, Alex eta Mikelen amak etorri zaizkigu gelara.
Beraiek erizainen lanbidea nolakoa den
erakutsi digute eta hainbat zalantza argitu.
Pila bat jolastu dugu eta emozioak gainezka
izan ditugu. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu baita beldurrak baztertu ere.
Ondorengo argazkiak ikustea baino ez duzue.
MILA MILA ESKER Izar, Lara, Leire
eta Mari Sol!!!
2018/03/10
2018-03-08 TRIATLOIA-HH5B
Ostegunean, Denisen amatxo,
Esti, etorri zen gure gelara eta berekin hainbat gauza ikasi genituen
triatloiari buruz.
Hiru kirol izaten direla, triatloi
motak daudela, arauak, jantzia, zenbakia non jarri…eta ahaztu gabe, ura edatearen beharra.
Ariketa fisikoa eta kirolak duten garrantzia gure osasunean.
Ariketa fisikoa eta kirolak duten garrantzia gure osasunean.
Bapatean triatleta
bihurtu ginen eta igeriketan, txirrindularitzan eta laisterketan aritu ginen.
Zein ondo pasatu genuen!!!
Eskerrik asko Esti!!!
2018/03/05
2018-02-22 JUDO-HH5
Oraingo
honetan judo ikasteko aukera izan dugu,
ikastetxeko irakasle den Oiana Blancoren eskutik etorri zaigu aukera eta
ederki pasa dugu berak proposatutako jolasekin.
2018-02-28 ELURRETAN
Elur malutak erortzen dira,
desegiten dira, bustia da…ai,ai,ai!!!
Oinez ibili elur gainetik aztarnak utzi…guau…!!!
Elurra hartu eta zanpatu
eskuen artean, bola gogorra egin, gero honekin elur panpina egiteko.
Eskuak busti…hau dek hau!!!
Esperientzi polita!!!
A zer nolako poza, emozioak,
sentsazioak… GOZAMENA!!!
Hemen zuekin partekatu nahi
dugun unetxoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

