2016/04/23
"TOMASEN BISITA" HH5D
Aste honetan bisitari bat izan dugu geure artean. Tomas,gure gelakide den Mariaren osaba.
Getariarra eta arrantza munduan aditua.
Azalpen interesgarria eskaini digu :
antxoak eta sardinak noiz eta non arrantzatzen diren,
hegaluzeak nolakoak diren eta non arrantzatzen diren,
gure hondartzetatik gertu arrantzatzen diren arrain motak...
Arrain desberdinen hezurdurak ere erakutsi dizkigu:
ezpata arrainarena, marrazoarena eta baita arrain txiki batena ere.
Aupa Tomas! Asko ikasi dugu!
Mila esker zure ekarpenengatik!
2016/04/20
ANTZERKIA
3 URTEKO GELAKOEK HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA IKUSTERA GONBIDATU GINTUZTEN. EGUN BATEAN BI GELA ETA HURRENGOAN BESTE BIAK, HAN JOAN GINEN ESKAILERAK IGO ETA ANDEREÑO BEATRIZEN GELARA. PRIMERAN EGIN ZUTEN, ETA 2 URTEKO HAURRAK ADI-ADI EGON ZIREN OTSOAK PUTZ ETA PUTZ NOLA EGITEN ZUEN BEGIRA. ESKERRAK AZKENEKO ETXEA GOGOR GOGORRA ZEN!
BUKATZEKO DENON ARTEAN ABESTU GENUEN TXERRIKUMEEN ABESTIA.
BUKATZEKO DENON ARTEAN ABESTU GENUEN TXERRIKUMEEN ABESTIA.
2016/04/19
PAPERAREKIN LANEAN
PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN JARDUN DUGU. A ZER GOZAMENA! ONDOREN PAPER HORREKIN ESKU LANAK EGIN DITUGU. GUSTATZEN?
2016/03/17
Hizkuntza Arabiarra, Errusiarra eta Frantsesa gure gelan.
Gure gelako hiru gurasoei esker hizkuntza hauekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, gure artera inguratu baitira.
Hasteko "Hiru txerrikumeak" ipuina, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, antzeztu digute.
Jarraian, guraso bakoitzak bere herrialdea mapan kokatu ondoren, alfabeto desberdinak aurkeztu dizkigute eta baita hainbat pasadizo kontatu ere.
Naiz eta atzerritarrak izan, azalpen guztia euskaraz burutu dute, gure hizkuntza oso ondo menperatzen baitute.
Zorionak Hamida, Sebastian eta Irina.
Mila esker zuen ekarpenengatik!

2016/03/03
ARGITXO
Aurten ere, Argitxo Haur Hezkuntzan izan dugu lau aste luzeetan zehar.
Guk ikasteko hainbat olerki , abesti eta dantza utzi dizkigu bere txano gorrian ezkutatuta.
Berak ekarritako hamaiketako goxoak ere bapo jan ditugu .
Gainera, urtero bezala, HH5eko ikasleak opari berezia jaso dute.
Begira!Gainera, urtero bezala, HH5eko ikasleak opari berezia jaso dute.
2016/02/08
AITA MARI ZINEAN HH5-LH1-LH2
HH5 , LH1 eta LH2ko ikasleak “PROP ETA BERTA” filmea ikusten izan gara Aita Mari zinean.
Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira filma honetan. Pelikula dibertigarria da eta balore asko lantzen ditu gainera: laguntasuna, maitasuna, elkarlana e.a.
Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasa dugu!

2016/02/04
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)